Itxi

11. atala

Arantxaren eskrupuluak eta David Secoren akatsa

Odola ukitzeari uko egin zion Arantxak, Jakareen taldea hondoratuz; David Secoren akatsari esker, Jaguareteek lortu zuten garaipena.

Jaguareteak kanpamentu aberatsean dira berriz, David Secok eta haren Koatien taldeak egindako akatsari esker. Jokoak ez zuen kolorerik izan, gakoetako bat odol litroa ahalik eta arinen lortzea izan zen, horrela, txerriaren zati onenak kentzeko lehenak izateko; baina, taldearen kolorea zehazten zuen zintari jarraitu zioten urdinek eta ez odol litroa zehazten zuen marrari. Xehetasun hori dela eta, Jaguareteek abantaila lortu zuten garaipena erraz eskuratzeko.

Manu Maritxalarren taldea, zuloan

Bien bitartean, badirudi Jakareak beste liga batean jokatu zutela. Manuren pisua erabakigarria izan zen bizkor mugitzeko eta odol litroa Koatiek baino lehen lortu arren, okela gutxi eskuratu zuten. Ohiko legez, berdeek euren taldetik kanpo bilatu zituzten errudunak eta Iñigo koatiarraren ustezko kiroltasun falta aipatzen zuten; eta hori, euren taldean bertan Arantxak odola ukitzeari uko egin ziola jakinda gainera. Haren ekarpena erabakigarria izan zen txerria heltzeko lehen postua lortu ahal izateko.

Batera zein bestera, Manu Maritxalarren taldea berriz ere zuloan da; bileran, Esti nominatuta, argi ikusi genuen Jacareen taldea nortzuk diren azkenak. Nahiko argi gelditu zen baita ere Arantxa nominatua izango dela, dueluak irabazi arren.

David Secok lezioa ikasi du

Bestalde, badirudi David Secok lezioa ikasi duela. Kapitain koatiarrak Karai Mirirekiko estrategia aldatu egin du, batez ere, guaranien eskaintza jasotzeko asmoz; izan ere, oihanean sua egitea ez da diruz ordaintzen, eta David Seco esaneko aritzea bera ere suaren truke ordaintzeko prezio merkea dela dirudi.

Jaguareteak, bestetik, banketeaz gozatzeko aukera dute egunak aurrera joan ahala horren txarra ematen ez duen kanpamentuan. Hori gutxi balitz, sua lortu dute, El Conquistador del Fin del Mundo saioan berebizikoa den elementua, alegia.

Informazio gehiago (2)