Itxi

Laburpena

Arantxak 'Conquis' saioan izan duen ibilbide polemikoa

A.B.

Lehiakide gipuzkoarrak abenturatik erriratzea erabaki du, 12. atalean. Iñigoren aurka duelua jokatu aurretik hartu du erabakia eta Esti lehiatu behar izan da. Yakareek bi taldekide galdu dituzte.

Arantxa. Argazkia: EiTB

Arantxak agur esan dio 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko saioaren 10. edizioan izan duen ibilbideari. Zizurkileko lehiakidea Yakareen taldeko kidea zen, eta Manu Maritxalar taldeko kapitainak duelura joateko aukeratu zuen. Taldekideek, ordea, Esti aukeratu zuten. Biak joan ziren saioan jarraitzeko borroka egiteko asmoarekin eta dueluan Koatieen taldeko Iñigo izango zuten aurkari. Azken froga hori egin aurretik, ordea, Arantxak erretiratzea erabaki zuen, eta Esti izan zen Iñigoren aurka aritu zuena.

Estiri ez zitzaion batere gustatu Arantxak hartutako erabakia. Iñigoren aurkako duelua galdu egin zuen Estik eta Yakareen taldeak bi lehiakide galdu zituen egun berean.

Yakareen taldean ohikoa zen Arantxa duelura joateko hautatuen artean ikustea. Hasieran taldekideek izendatu zuten, baina azken asanbladan Manu Maritxalar taldeko kapitainak aukeratu zuen. Aurretik, Arantxa bi duelutan garaile atera zen. Lehen dueluan Pily kanporatu zuen, eta Txurru kanporatu zuen bigarrenean, ezustekoa eman ostean. Arantxak hirugarren garaipena lortzeko aukera izan zuen, baina erretiroa hartzea erabaki zuen.

Manu Maritxalarren eta Arantxaren arteko harremana ez da oso ona izan abentura honetan. Horren adibide abentura utzi ostean Arantxak egindako adierazpenak dira. Arantxak ez zion taldeari asko lagundu inmunitatea lortzeko proban, ez baitzen odola ahoan hartzeko gai izan. Arantxak horrela argudiatu zuen odola ahoan ez eramateko erabakia: "Manuk odola ahoz aho pasatzeak nazka ematen zidan".

Arantxaren bigarren parte-hartzea 'El Conquis' saioan

Arantxa Iparragirre de Lafuentek 38 urte ditu, eta Zizurkilekoa (Gipuzkoa) da. Aurtengoa bigarren parte-hartzea izan du 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan. Lehenengoz, 2011. urteko zazpigarren edizioan parte-hartu zuen.

'El Conquis'eko zazpigarren edizioan zeresana eman zuen Arantxak. Irati Anda kapitaina zen taldean hasi zuen abentura, baina Guanakoen taldea osatzen zuten lehiakideekin ez zuen harreman ona izan. Ondorioz, seigarren atalean taldez aldatu zen, eta Kortaren taldean onartu zuten. Zazpigarren atalean, ordea, duelura joan zen, eta kanporatu egin zuten.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)