Itxi

22:15ean

'Sukaldari' lehiaketaren bigarren fasea hasiko da gaur

A.H.

EITB

Sei lehiakide berriek txangurroa erabiliz hiru plater prestatuko dituzte, sukaldean aritzeko dituzten muga eta gabeziak agerian utziz.

Sei lehiakide berriak

Sonia lehiakidearen garaipenarekin amaitu zen  'Sukaldari' saioaren lehen fasea, eta gaur gauean, lehiaketaren bigarren fase bat hasiko da,  Anane, Aitor, Ana, Javi, Afrika eta Gorka sukaldari amateurren partaidetzarekin. Nortasun, jatorri eta adin oso ezberdinekoak dira sei lehiakide berriak, baina sukaldea maite dute eta euren trebetasuna azaldu nahi izango dute 'Sukaldari' saioan.

Lehiakideak

Afrika Lopez de Ipiña Gasteizen bizi da, 49 urte ditu eta nortasun gogorreko emakumea da. Javier Zuazo Laredoko 27 urteko gaztea da, eta bi pasio ditu bizitzan: sukaldea eta surfa. Arane de la Iglesia 44 urte ditu, eta Hernaniko da. Aitor Martinez de Apiazu, Urduñakoa da, 36 urte ditu eta sukaldean oso trebea. Ana Martínezek 41 urte ditu, Bilbon bizi da, eta gozogintzan iaioa da. Gorka Alzelai, 35 urteko oñatiarra da, oso sukaldari ona eta oso lehiakorra.

Probak

Itsasoko buiak izango dira 'abilezia proba'n protagonistak. Sei lehiakideek ahalik eta txangurru gehien ateratzeko egosi egin behar izango dituzte, eta bakarkako proba honen bi irabazleek, hurrengo probarako taldeak osatuko dituzte.

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek hainbat aholku emango dizkiete lehiakideei, eta lehenengo irakasgai honen ondoren, txangurruz eginiko hiru plater prestatu beharko dituzte. Lehiakideak ez daude denboraren eta norgehiagokak jartzen dituen mugetara ohituta, ezta Basque Culinary Center-eko sukalde profesionaletan aritzera ere. Praktika falta hori asko nabarituko da.

Talde galtzailearen hiru kideek elkarren aurka arituko dira 'proba finalean', eta proba honetako galtzailea, lehiaketaren lehen kanporatua izango da.

Fernando Canales

Lehiakideek Fernado Canales, euskal sukaldari ospetsua ezagutzeko aukera izango dute asteazkeneko saioan. Bilboko Euskalduna Jauregiko Etxanobe jatetxeko sukaldaria da, Michelin izar bat dauka eta Repsol gidaliburuko bi eguzki.

Ez galdu 'Sukaldari' lehiaketaren bigarren fasearen hasiera, gaur, 22:15ean, ETB2n.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)