Eroski Contigo Saria
Iban eta Gorka dira 'Sukaldari'ko lehen faboritoak
A.A.
Erredakzioa
Eroskik emandako 150 euroko txekearen irabazlea, aldiz, Iruñako Txeli San Francisco da. botoa eman dutenen artean egindako zozketan atera da bere izena.
eitb.com-eko erabiltzaileen iritziz Iban González-Etxarri eta Gorka Valdecantos dira 'Sukaldari' saioko lehen faseko lehiakide faborito edo gustukoenak. Biek jaso dituzte boto gehien lehen fase honetan parte hartu duten sei lehiakideen artean.
Botoa ematen jardun duten eitb.com erabiltzaile guztien artean Eroski-n erosketak egiteko 150 euroko txekea zozkatu dugu. Zoketa honetako irabazlea Iruñako Txelis San Francisco dugu.
Iban lehenengo fase honetako lau saioetan egon da parte hatzen. Azken jokoan parte hartzera ere iritsi zen; Sonia Barros-en aurka aritu zen baina Errenteriako neska atera zen garaile azpizun hostopil ederra prestatu ondoren.
Gorka Valdecantos, aldiz, bigarren saioan kanporatu zuten. Ander eta Ramon epaileen iritziz saio hartako azken proban akats gehien egin zituena izan zen. Penaz joan zen etxera, baina aldi berean, baita ikasitako guztiarekin gustura ere.
Biak ala biak, 'Sukaldari' saioko lehiakide gustukoenen finalean egongo dira, bigarren faseko faboritoekin batera. Azken bozketa horretan boto gehien eskuratzen dituenak bidaia gastronomiko paregabe bat irabaziko du.