Gaur
Tronkoala: 'El Conquis' saioko probarik gogorrena
Gaur taldekako lehia izango dugu ikusgai 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan. Probak erraza dirudi, baina ez da hala izango.
Gaur 'Tronkoala', taldekako probarik gogorrena ikusi ahal izango dugu 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko 15. kapituluan. Enbor bati heldu eta aurkariek ez arrastatzea da helburua. Erraza dirudi, baina ez da horren erraza izango. Saioak dituen hamar urteetako historian, ez da horren lehia borrokaturik ikusi.
Estrategia oso garrantzitsua izango da joko honetan garaipena lortzeko eta indarra ez da funtsezkoena izango. Taldeen artean akordioak lortzea erabakigarria izan daiteke, batik bat Yakareentzat.
Dena den, akordiora iritsi baino lehen hitz egin behar da, baina entzuten jakitea ere beharrezkoa da. Bigarren gauza hau, gure partaideek ez duten bertuteetako bat da.
Hamalaugarren kapitulua berriro ikus dezakezu.