Itxi

Igandean

Titin III-Merino II / Berasaluze II-Albisu, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Eguerdian Endesa Ligako Gipuzkoa Basket-La Bruixa D'Or saskibaloi partida eskainiko da.

Euskal Telebistaren igandeko kirol eskaintza saskibaloiak, pilotak, aizkorak eta futbolak osatuko dute.

Eguerdian zabalduko dute Endesa Ligaren leihoa ETB1en eta eitb.com-en, Gipuzkoa Basket eta La Bruixa D'Or arteko partida eskaintzeko. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango ditugu berriemaile Illunbetik zuzenean, 12:15etik aurrera.

Arratsaldeko bostetan hasiko da pilota emankizuna, Logroñoko Adarragatik, Julen Retegi-Pascual / Jaunarena-Peñagarikano partidarekin. Ondoren, Binakako Txapelketako neurketa jokatuko dute Titin III.ak eta Merino II.ak Berasaluze II.aren eta Albisuren kontra. Azken norgehiagokan Gorka-Merino I eta Tainta-Mendizabal II izango dira aurrez aurre. 19:30etik aurrera ETBKn izango da ikusgai jaialdia. Esatariak, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, herri kirolen tartea hasiko da. Bezperan Urrestillan jokatutako aizkolari lehia izango da ikusgai, Eusko Label sariko gazteen finalaurrekoa. Koldo Aldalurrek eta Jose Etxebestek egingo dute kontakizuna.

19:30ean, futbolarekin hitzordua izango dugu. Mikel Olazabalek gidatutako 'Gol Festa' saioak 26. jardunaldiaren azterketa egingo du. Realak Sevillan jokatuko duen partidari tarte zabala eskainiko diote.

Amaitzeko, ETBKn, 13:15ean, afizionatu mailako Ortuellako Torneoko finalak eskainiko dituzte. Iñigo Aiestaran esatariak Xabier Santamaria izango du lagun komentarioetan.