Itxi

Hamabosgarren atala

Fredik agur esan du, Jakareak hondoratu dituen Secoren akatsagatik

Manu Maritxalarrenganako obsesioak ondorio latzak ekarri dizkio David Secori, eta ondorioz, haren Koatiei. Kalterik larriena, betiko legez, Jakareek jaso dute, eta ez dute jada irtenbiderik ikusten.

Jaguareteekin bat egitea erabaki zuen David Secok, gorriak eurak baino lehakide gehiago direla eta, hortaz, garaipena ia ezinezkoa zela kontuan izan gabe. Berdeak lehendik ere ahulduta egon dira, eta ezin izan zituzten luzaroan eutsi euren bi aurkarien erasoak; Eneko kapitain lanetan aritzeak ere ez zuen ezertarako balio izan.

Frediren lesioa eta abentura uztea

Ondorengoa denbora kontua baino ez zen izan, eta bi azeri zaharrek ondo eutsi zuten, taldekide gehiago izateak eragina izan arte. David Secok eta Koatiek, baina, ez zuten espero galtzeak horren eragin larria izango zuenik, izan ere, guaranien kanpamentura joatea gutxienekoa izan zen, Frediren lesioa eta abentura utzi beharra kontuan izanda.

Belauneko ebakuntzatik oso azkar berreskuratuta iritsi zen Santoñakoa Conquistador saiora, eta Kortaren aurka lehiatzea ez zen terapiarik onena izan. Ordu ta erdi luzez Manuren aurka buruz buru borrokatzea gehiegi izan zen haren belaunarentzat eta abenturari agur esan behar izan zion.

Diana, Jakareen lehen nominatua

Jakareak zauriz josita daude eta euren atsekabea erakutsi zuten asanblean; abentura, baina, aurrera doa eta Diana da lehenengo nominatua, Manuk hartuko duen erabakiaren zain. Taldekideak beldur dira duelu hau azkena izan daitekeelako.

Musikak basatiak baretzen baditu, zer esan txokolatearen eta whiskiaren inguruan. Jaguareteak katu politak dira orain eta Juanito alhokolaren eraginpean dabil.

Informazio gehiago (1)