Gaur
Josu Erkorekari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
'Entrada Libre'n Ibon Martin idazlea izango dute gonbidatu.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea izango da gonbidatu gaur 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa eta horrez gain, Maribi Ugarteburu, Itxaso Atutxa, Idoia Mendia eta Laura Garrido izango ditu saioan, goizeko 08:00etatik aurrera.
ETB2n, Josu Erkorekak egun eguneko gai politiko eta ekonomikoen inguruko hausnarketa egingo du goizeko 11:45etik aurrera. Ondoren, Silvia Intxaurrondok eguneko albiste nabarmenenen gaineko solasaldirako tartea gidatuko du.
Ibon Martin idazlea, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchez Ibon Martin idazlearekin mintzatuko da 'Entrada Libre' saioan, 11:15etik aurrera. Gazte donostiarrak lehen eleberria kaleratu du, El valle sin nombre.Maitasuna, heriotza, adiskidetasuna eta traizioa uztartzen dituen istorioa kontatzen du bertan, duela 500 urteko Euskal Herrian kokatzen dena.