Laburpena
Metxak zorte txarra izan du, berriz ere
J.B.
Argentinako lehiakideak besaburuan min hartu zuen, eta 'matematiketako' proban agur esan behar izan zuen. 2011ko edizioan, proba berean kanporatu zuten.
Metxak ezin izan zuen Ariren aurkako proba bukatu, sorbaldan min hartu baitzuen, eta 'El conquistador del fin del mundo' saioko 16. Atalean agur esan behar izan zuen. Arik (Guarani taldea) 'matematiketako' lehian Metxa aukeratu zuen aurkari gisa, Dianaren ordez. Argentinarra Manu Maritxalarrek hautatu zuen, aurrenekoz, baina kapitainak eta lehiakideak ezin izan zuten proba bukatu.
Yakare taldearen barruan, Metxak ez du protagonismo handirik hartu, eta Manu Maritxalarrek lehiara joateko aukera ematea erabaki zuen 16. kapituluan, argentinarrak bere burua frogatzeko abagunea nahi baitzuen. Gainera, Manuk , Eneko eta Leon aurreragoko probetarako erreserbatu nahi zuen. Yakareek 'El Conquistador' saioko hamargarren denboraldian izan duten zorte txarra, berriz ere azaldu zen proba erabakigarrian, eta Metxak agur esan behar izan zuen, lesionaturik.
Metxaren bigarren parte-hartzea 'El Conquis' saioan
Mercedes Barrera Iriondo 'Metxa', Bizkaian (Portugalete) bizi den argentinarrak 'Conquis'eko zazpigarren edizioan ere parte hartu zuen, 2011n. Pumen taldean egon zen, eta finaletik oso gertu gelditu zen. Hala ere, finalaren atarian Nakorrek 'matematiketako' lehian irabazi zion. Nakorren aurka ezin izan zuen matematiketako arazoa gainditu, zenbakiak gaizki jarri baitzituen arbelean.
Metxak ausardiaz jokatu zuen 15. Kapituluan, Sarjentuaren aurka (bateratutako kanpamenduko kapitaina) lehiara joateko hautatu baitzuten. Ricardo Sarjentuak lehia irabazi zuen, eta gazteak ezin izan zuen inmunitatea lortu.
22 urterekin, Metxa bosgarren gelditu zen, finalaren atarian, Maider Otegi, Helenka Gomez, Lur Ibarra eta Nakor Marquez txapeldunaren atzetik