22:15ean
Egun eguneko gaien inguruko esketx berriak, gaur, 'Euskadi Movie'n
A.H.
EITB
Egiaztatzaileek modako musikala erakutsiko dute, Arantza Quirogak, aizkoari bihurtuta, buruak moztuko ditu bere alderdian eta Juan Carlos erregeak lekuko gisa deklaratuko du alabaren epaiketan.
Juan Carlos erregea, Cristina infantaren epaiketan
Gaur gaueko 'Euskadi Movie' saioak egun eguneko gaien inguruko hainbat esketx berri eskainiko ditu. Alde batetik, egiaztatzaileek modako musikala erakutsiko dute saioaren kameren aurrean. Bikoteak bere bizipenak azalduko ditu kantari, eta euren ahotsak arma arriskutsuak izan daitezkeela argi utziko du.
Bestalde, Arantza Quiroga herri kiroletan arituko da, eta aizkolari bihurtuko da egun batez. Aizkora eskuan hartuta, bere alderdi barruan buruak mozten hasiko da. Iñaki Oyarzabal PPko Euskadiko idazkari nagusia izango da lehenengoa.
Gainera, Juan Carlos erregea lekuko gisa deklaratzera joan beharko da Cristina Infanta bere alabaren epaiketara.
'Euskadi Movie' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.