Itxi

'Sukaldari'

Gorka Valdecantos, berriro heldu eta kanporatuta

J.B.

Arabarrak Ananeren eta Anaren aurka galdu du proba erabakigarrian, taldekako proban hirurek akats larriak egin ondoren.

Gorka Valdecantos. Argazkia: EiTB

Gorka Valdecantos 'Sukaldari' saioko bigarren faseko bigarren kanporatua izan da. Sukaldaritzako lehiaketako 6. atalean, arabarra bigarren aukeran hartu dute, lehenengo faseko bigarren atalean kanporatuta gelditu ondoren. Taldekako proban, bera kapitaina izanda akats handia egin ondoren, azkenengo proba Ananeren eta Anaren aurka galdu du Gorkak.

Azken proban, hiru lehiakideek legatzezko pintxoa eta txokolatezko mousse bat prestatu behar izan dute. Proba tentsio handikoa izan da, eta Gorka gasteiztarrak programa utzi behar izan du.

Taldekako proban lehiakideek Aizpea Oihanederren bisita jaso dute. Aizpeak aholkuak eman dizkie, arrautzak nola sukaldatzeko batez ere. Arrautza izan da protagonista nagusia taldeak egin behar izan dituen errezetatan, baina gauzak ez zaizkio ongi atera Gorkak zuzendutako taldeari.

Taldekako probako balorazioan, 'Sukaldari' saioan oraindik gertatu ez dena ikusi izan ahal dugu: Anderrek eta Ramonek Gorka Valdecantosek zuzendutako taldearen platerak dastatu gabe eman dute epaia. Taldeak osagaiak nahastu eta gaizki aukeratu egin ditu, eta emaitza kaskarra izan da. Platerak, arrautza frijitu kremaduna eta lekaleen krema gorringoarekin izan dira.

Gorkaren etorrera ezusteko handia izan da lehiakideen artean, eta gasteiztarra ez dute ongi hartu sukaldean. Aitorrek hitz gogorrak eskaini dizkio.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)