Itxi

22:15ean

'La isla de Nim', gaur gauean, ETB2n

Galdutako irla tropikal batean bere aitarekin bizi den neskato baten abenturak kontatzen ditu Wendy Orren eleberrian oinarritzen den pelikula honek.

'La isla de Nim' filmeko protagonista txikia

ETB2k, gaur, 'Cine Éxito'n, La isla de Nim (Nim's Island) filma eskainiko du. Wendy Orrek 2002an kaleratutako eleberrian oinarrituta dago Jennifer Flackett eta Mark Levin zuzendari dituen film hau, eta Abigail Breslin, Jodie Foster eta Gerard Butler aktoreak dira protagonistak.

Nim (Abigail Breslin) eta bere aita Jack (Gerard Butler) urruneko uharte exotiko batean bizi dira bakar-bakarrik. Nim ez doa eskolara baina egunero laguntzen dio aitari ortuan, ohar zientifikoak idazten eta ordenagailua energiaz elikatzen duen eguzki-panela kontrolatzen. Hain justu, ordenadore honen bidez jartzen harremanetan da Jack munduarekin. Egun batean, aita desagertu eta Nim txikiak abenturazko eleberrien idazle ospetsu  batekin (Jodie Foster) jartzen da kontaktuan, eta honek neskatoari bisita egitea erabakiko du.

Ostiralean, ez ezazue galdu familia osoari zuzendutako La isla de Nim abenturaz eta fantasiaz betetako filma. Hitzordua, 22:15ean, ETB2n.