Itxi

Kirol emanaldiak

Alcorcon-Eibar, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Zuzeneko emanaldien artean, Strade Bianche txirrindularitza lasterketa, Real Sociedad-Leganes Bigarren B Mailako partida, eta Bilbao Basket-Cajasol Endesa Ligako norgehiagoka izango dira ikusgai.

Zuzeneko emanaldiek osatuko dute Euskal Telebistako larunbateko kirol eskaintza. Hasteko, Sienako Strade Bianche txirrindularitza lasterketa ospetsua eskainiko du ETBK kateak, 13:50etik aurrera. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute zuzeneko emanaldiaren gaineko kontakizuna.

'Zilarrezko Futbola' saioak Real Sociedad B eta Leganes taldeen arteko Bigarren B Mailako partida eskainiko du Zubietatik zuzenean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak emango dute partidaren berri ETB1en eta eitb.com-en. Ondoren, Bigarren Mailako Alcorcon-Eibar norgehiagoka izango da ikusgai, Naxari Altunaren eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin. Eibar denboraldi bikaina ari da osatzen aurten, eta sailkapen buru izaten jarraitu nahi du.

Saskibaloiari dagokionez, Bilbao Arena pabilioian jokatuko den Bilbao Basket-Cajasol neurketa eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.com-ek 20:15etik aurrera. Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira esatariak.

Eguneko kirol eskaintzari amaiera emateko, Jon Elortzak aurkeztutako 'Gol Festa' saioak futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 22:00etatik aurrera ETB1en.

Informazio gehiago (1)