Itxi

Audientzia

400.000 ikus-entzulek egin dute bat 'El Conquistador'ekin asteburuan

A.E.

EiTB

Telebistan igandeko saiorik ikusiena izan zen 'El Conquistador del Fin del Mundo' Euskadin

Imagen de El Conquistador del Fin del Mundo

Asteburu honetan 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren emanaldi bikoitzarekin 400.000 ikus-entzulek egin dute bat uneren batean. Gainera, igandean, Julian Iantzik aurkeztutako realitya saiorik ikusiena izan zen Euskadin %17,2ko audientziarekin. Saioak 197.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen bataz beste, eta 341.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin esparruan.

Bestalde, binakako txapelketako partidaren emanaldia igande arratsaldean saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian. Titin III-Merino eta Irujo-Barriola ren arteko neurketa lider izan zen %15,7ko audientziarekin. Euskaldunen artean %27,2ko audientzia izan zuen.  Halaber, 254.000 lagunek egin zuten bat uneren batean partidarekin.