ETB2n
Julio Anguitari elkarrizketa, gaurko 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Somos Mayoria plataforma hiritarraren sortzaileak, Madrilen antolatuko den 22Mko Duintasunaren Martxak ekimenaz arituko da.
Gaur, Julio Anguita IUko idazkari nagusi ohi eta Somos Mayoria fronte hiritarraren sortzailea elkarrizketatuko dute ETB2ko 'ETB Hoy' albistegian, goizeko 11:45etik aurrera. Lan ezegonkortasunaz, langabeziaz eta murrizketez arituko da solasean. Bide batez, plataformak babestu duen azkeneko mugimenduaz hitz egingo du: hurrengo martxoak 22rako deitu duten Duintasunaren Martxari buruz.
Elkarrizketaren ondoren, Silvia Intxaurrondok egun eguneko gaien inguruko hausnarketa eta solasaldirako tartea gidatuko du.
ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriaren eskutik, eguneko albisteen berri emango du 'Egun On Euskadi' saioak goizeko 08:00etatik aurrera, eta informazioaren analisia egiteko Esteban Antxustegi, Felix Iriarte eta Sandra Atutxa izango ditu solaskide.