Itxi

Zinea

'La máscara del Zorro', gaur, 22:15ean, ETB2n

I.A.

La máscara del Zorro, Antonio Banderas, Catherine Zeta-Jones eta Anthony Hopkins protagonista dituen abenturazko filma. Ostiralean, 22:15ean, ETB2n.

Euskal Telebistaren bigarren kateak La máscara del Zorro (The Mask of Zorro) abenturazko filma eskainiko du gaur. Antonio Banderas, Catherine Zeta-Jones eta Anthony Hopkins dira filmaren protagonistak.

Aurpegia estalita daraman pertsonaia ezaguna da El Zorro, Mexikon, Kalifornia Garaian, espainiarren agintearen aurka ausart borrokatzen den heroia. 1821ean, Mexiko askatu bezperan, don Rafael Montero gobernadore despotak El Zorro don Diego de la Vega (Anthony Hopkins) dela jakingo du. Errebeldearen etxearen aurkako erasoa agindu ondoren, hori atxilotu, horren emaztea hil eta Elena alaba bahituko du. Gainera, horren ondasun guztiak suntsituko ditu.

Hogei urte geroago, Montero erbestetik itzuliko da Elenarekin (Catherine Zeta-Jones), Santa Anna general mexikarrari Kalifornia erosteko asmoz. Don Diego de la Vegak horren asmoen berri izango du, eta kartzelatik ihes egingo du, mendekua hartzeko prest. Laguntzaile bat behar du Monteroren planak zapuzteko, eta, hori dela eta, Alejandro Murrieta (Antonio Banderas) iragan gorabeheratsua duen bidelapurra trebatuko du, Zorro berria izan dadin. Espainiar aberats bat bailitzan aurkeztuko du bere burua Murrietak, Monteroren konfiantza lortzeko asmoz.

Ez galdu La máscara del Zorro filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.