Itxi

Sukaldari

Gorka, Anane, Aitor eta Afrika, bigarren faseko finalistak

Bi kanporaketen ondoren, Gorka, Anane, Aitor eta Afrika dira bigarren faseko finalean parte hartuko duten finalistak eta hauetatik aterako da "Sukaldari" saioko azken finalerako bigarren sailkatua.

"Sukaldari" saioko hirugarren kapitulua Serafo lehiakide berriaren sarrerarekin hasi zen. Bilbotarra lehiatzeko gogoekin azaldu zen baina partaideek harrera hotza egin zioten. Lehiakide berria ez zen saioan egon zen ezusteko bakarra izan. Lehenengo proban lehiakide bakoitzak pasta barazkiekin prestatu behar izan zuen eta proba galtzen zuenak zuzenean kanporatuta geratuko zen. Lehiakideek ez zuten erabaki hori ondo hartu. Orokorrean nahiko onak izan ziren prestatutako pasta platerrak baina irakasleek Ana kanporatzea erabaki zuten, bere platerrean harea aurkitu baitzuten. Probako garaileak Serafo eta Gorka izan ziren.

Taldeko proban ere aldaketak egon ziren. Talde bakoitzeko kapitainek soilik jaso zituzten argibideak, eta ondoren hauek besteei azaldu behar izan zieten errezetak. Serafok Aitor aukeratu zuen bere taldekidea izateko eta Gorkak, Anane. Taldeen antolakuntza honek Afrika egoera zailean jarri zuen, zuzenean azken probara bidali baitzuten. Tolosako babarrunen krema eta salmoneteak gatzetan prestatu zituzten eta Gorka eta Anane atera ziren garaile.

Serafo, Aitor eta Afrika azken proba berezi bat egin behar izan zuten: Sagardotegiko menua sukaldatu. Hirugarren ataleko gonbidatua Gorka Txapartegi Michelin izarra duen Hondarribiko Alameda jatetxeko jabeaizan zen. Sukaldariak plater bat gehitu zuen probara: mamia-zopa.

Erabaki gogorra hartu behar izan zueten Ramonek eta Anderrek, baina azkenean Serafo kanporatzea erabaki zuten.

Ana eta Serafo kanporatu ondoren, Gorka, Anane, Aitor eta Afrika dira bigarren faseko finalean parte hartuko duten finalistak eta hauetatik aterako da "Sukaldari" saioko azken finalerako bigarren sailkatua.