Itxi

Larunbatean

Real Union-Tudelano eta Alaves-Mirandes, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Tirreno-Adriatiko lasterketako 4. etapa ETBKn eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da.

Real Unión

Futbolak eta txirrindularitzak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza Euskal Telebistan eta eitb.com-en.

ETB1en, ohi denez, 'Zilarrezko Futbola' tartearen barruan, Bigarren Mailako bi partida emango dira: 16:00etan, Real Union-Tudelano, Xabier Anduezaren eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin; 18:00etan, Alaves-Mirandes, Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola esatariekin.

ETBKn, Tirreno-Adriatiko txirrindularitza probaren 4. etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 14:30etik aurrera. Ibilbide luze eta menditsua osatu beharko dute lasterkariek: 237 kilometro, Indicatoren hasi eta Cittarealen amaituko dena.

Hiru emanaldiak eitb.com-eko streamingaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Azkenik, Jon Elortzak aurkezten duen 'Gol Festa' saioak futbol laburpenak eskainiko ditu.