23:35ean
Francesc Homs, 'El Dilema' saioan, gaur
J.B.
EiTB
Generalitateko Presidentetzako kontseilaria Kataluniako burujabetza prozesuaren inguruan arituko da ETB2ko 'El Dilema' saioan.
Gaur, Francesc Homs Generalitateko Presidentetzako kontseilaria ETB2ko 'El Dilema' saioan izango da, Kataluniako subiranotasun prozesuaren inguruan mintzatzen. Jarraian, eztabaidan, Eskoziako eta Kataluniako burujabetza prozesuak izango dira mintzagai. Debatean, Noe Cornago EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea, Ainhoa Lasa Deustuko Unibertsitateko ikertzailea, Iñigo Bullain EHUko Zuzenbideko irakaslea, Astrid Barrio Valentziako Unibertsitateko Politika Zientzietako irakaslea eta Jose Luis de Castro EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea izango dira.
Bestalde, saioan Ukrainako aktualitateari ere begiratuko diote Jesus Torquemadaren eta Mikel Ayestaranen eskutik.
'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 23:35ean, ETB2n.