Audientzia
'El Conquistador', igandeko ordutegi nagusian lider
A.E.
EiTB
Julian Iantzik aurkeztutako realitya eta Patxi Alonsok aurkeztutako debatea emanaldirik ikusienak izan ziren bere ordutegian. Interneten ere eduki ikusienetakoa da.
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandean lider izan zen ordutegi nagusian. Julian Iantzik aurkeztutako realitya emanaldirik ikusiena izan zen %19ko audientzia zatiarekin, 199.000 ikus-entzulerekin eta 356.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin, EAEn eta eragin esparruan. Patxi Alonsok ondoren aurkeztutako debatea ere saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian. Eztabaidak %21,4ko kuota, 122.000 ikus-entzule eta 239.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen.
Interneteko audientzia datuak ere oso positiboak dira. Alde batetik, 'Conquis'-en ataria eta atal osoak eitb.com-eko edukirik ikusienetakoak dira. Bestetik, sare sozialetan, Estatu mailan Trending Topic izatea lortu zuen bai larunbatean bai igandean; hau da, une horretan Estatuan gehien komentatzen zen gaietako bat izan zen. Eta hori 'Conquis'-en emisio guztietan lortu du, urtarrilaren 11n hasi zenetik orain arte programa emititu den 20 egunetan, guztietan, izan da Trending Topic.