Gaur
Euskaltzaindiko Andres Urrutia, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Osasunerako teknologia berriak aztertuko dituzte 'Entrada Libre' saioan.
Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea elkarrizketatuko dute gaur 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Berak zuzentzen duen erakundearen inguruko galderei erantzungo dizkie eta etorkizunerako plan eta proposamenak azalduko ditu, zuzendaritzaren eta gramatika batzordearen arteko ezberdintasunek eragindako azkeneko gertakarien harira.
Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa ETB1en, eta, horrez gain, Esteban Antxustegi, Mikel Arana eta Luismi Uharte izango ditu solaskide, 08:00etatik aurrera.
ETB2n, Olaia Urtiagaren galderei erantzungo dizkie gonbidatuak 11:45etik aurrera, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen hausnarketa eta solasaldirako tarteak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
Osasunerako teknologiaz, 'Entrada Libre'n
Enrique Rodal Radio Euskadiko kazetariaren laguntzarekin, osasunaren alorrean garatu diren teknologia berriak ezagutuko ditu Vanessa Sanchezek 'Entrada Libre' saioan. Hasteko, Adapt Meeting tresna ezagutuko dute, Javier Garcia Gipuzkoako Aspace elkarteko helduentzako zerbitzuko buruaren eta Miguel Angel Gomez garun-paralisia duen gaixo eta aplikazioaren erabiltzailearen eskutik. Ondoren, Begoña Garcia Zapirain eta Zelai Saenz de Urturi Deusto Teknologia Institutuko DeustoTech Life ikerketa unitateko ikertzaileek garatu berri duten Kienage bideo-jokoa aurkeztuko dute, 11:15etik aurrera, ETB2n.