Gaur
Kepak Mireiarekin duen harremana aurrera eraman nahi du, 'Goenkale'n
Zurrumurruak egon arren, Kepak Mireiarekin duen harremana aurrera eraman nahi du. 'Goenkale' gaur, 22:15ean, ETB1en izango da ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kepak Mireiarekin duen harremana aurrera eraman nahi du, zurrumurruak egon arren eta horrek bere familia galtzea ekartzen badu ere. Mitxelek berarekin bizitzera joateko eskatuko dio Aliziari. Aliziak zalantzak izango ditu bien arteko harremana oso azkar baitoa.
Asierren eta Luperen harremana ere oso azkar doa. Baina Asier jeloskor jarriko da, Lupe eta Sabin oso 'gertu' ikusten baititu. Azkenean elkarrengandik urrutiratuko ditu, baina Lupek bere lana galduko du.
Mendekuak ez dira onak izaten baina batzuetan kausak merezi du. Dorletak eta Aitzak justizia egin nahi izango dute eta Barbara eta Kepari iruzur egitea pentsatuko dute.
Nekanek ez du amore emango. Mitxeli baja aurkeztu zion baina hala ere berarengana itzuliko da Egoitzen bizitzan nahasita egon zela egiaztatzen duten frogekin.
Froga faltagatik Kaiet garaile sentitzen da. Alai hartuko du bere neska lagunaren visita, beraren alde deklaratzera prest baitago.
'Goenkale'ren atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta zuzenean, eitb.com-en bidez.