Gaur
Saskibaloia, txirrindularitza eta pilota, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Gipuzkoa Basket-Bartzelona, Milan-San Remo eta Olaizola II-Aretxabaleta / Saraleg- I. Zabala.
Gaurko kirol programazioan saskibaloi, txirrindularitza eta pilota emanaldiak nabarmenduko dira ETB1en eta eitb.com-en. Eguerdiko 12etan Endesa Ligako Gipuzkoa Basket-Bartzelona partidaren berri emango dute Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak.
14:50an txirrindularitzari egingo diote tartea. Milan-San Remo lasterketa ezaguna jarraitu ahal izango dute ikus-entzuleek Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin.
17:15ean hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, Aizarnazabalgo pilotalekutik. Bi partidek osatuko dute jaialdia: atarikoa, J. Retegi-Merino I / Mendizabal III-Tolosa, eta nagusia, Olaizola II-Aretxabaleta / Saralegi-I. Zabala, Binakako Txapelketakoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
Erremontea eta herri kirolak, ETBKn
ETBKn, Matxin III-Etxeberria III / Juaristi-Agirrezabala erremonte partida izango da ikusgai 19:30ean, Iñigo Aiestaranen eta Manuel Arrizabalaga Matxinen kontakizunarekin.
Bestalde, 20:40an, bezperan Ordizian ospatutako Goierriko Zazpi Orduak kirol-kultur ekitaldiaren nondiko norakoak bilduko dituzte Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek.