Itxi

23:15ean

Energia nuklearraren etorkizunaz, gaurko 'El Dilema' saioan

A.H.

EITB

Besteak beste, Garoñari buruz eta Euskal Herrian hiru zentral nuklear eraikitzeko egon zen proiektuaz arituko dira solasean.

Energia nuklearren inguruan arituko dira gaur 'El Dilema' saioan. Gaur egun energia mota honen erabileraz eta etorkizunaz arituko dira. Besteak beste, Garoñari buruz hitz egingo dute, baita Euskal Herrian hiru zentral eraikitzeko egon zen proiektuaz ere. Horrez gain, nazioarteko korrespontsalek herrialde horietako panoramaren berri emango dute.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, Fernando Legarda, Ingeniaritza Nuklearrean UPV/EHUko katedraduna; Raquel Monton, Greenpeaceko kidea; Aitor Urresti, Nuevo Modelo Energético plataformako kidea; Luis Blanco Urgoiti, Aveq-Kimikako idazkari nagusia; Mario Gaviria, soziologoa, eta Antonio Calvo Roy, Komunikazio Zientifikoko Espainiako Elkartearen presidentea, bilduko dira.

'El Dilema' gaur gauean emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)