Dokumental berezia
'Lemoiz, la central fantasma', gaur, ETB2n
Euskal Telebistak zentral nuklearraren historia errepasatuko du, zentralaren itxieraren 30. urteurrenean. Dokumentala, astelehen gauean emitituko da, ETB2n.
Euskal Telebistak Lemoiz, la central fantasma dokumental berezia eskainiko du astelehen gauean, zentral nuklearraren itxieraren 30. urteurrean.
Dokumentalak zentralaren historia eta bere eraikuntza eta itxiera eragin zituzten gertaera historikoak errepasatuko ditu. Zentralaren jarduera eten egin zuten Espainiko energia planak 1983an horrela erabaki zuelako.
Armintzako Basordas kalan eraiki zuten zentrala. Bilbotik kilometro gutxira dago eta euskal kostaldeko leku ederrenetraiko bat zen. Baina kala dike batekin itxi eta drainatu zuten. Zentralaren eraikuntzan 1.000 tona burdin eta 200.000 metro kubiko hormigoi erabili zituzten.
Zentralaren eraikuntzaren aurkako herri mugimenduak sortu ziren. Hainbat zauritu eta 9 hildako egon ziren ETAren atentatuen eta bestelako sabotetajeen ondorioz. Gainera, 183 pertsona atxilotu zituzten zentralaren aurkako ekintzengatik. 1983an lanak gelditu zituzten eta 1984an proiektua behin betiko gelditu zen.
Saioak hainbat testigantza jasoko ditu eta gertaera hurbiletik bizi zutenekin izango da.
Lemoiz, la central fantasma, gaur, 22:15ean emitituko da, ETB2n.