Aurrerapena
Korta eta Juanito Jaguareteen gerraren erdian
Kortaren ustez, taldeko neskaren bat kanporatu eta mutilekin gelditzea da konponbidea, Koatien taldekoak baino sendoagoak baitira. Ikusiko dugu zer erabakiko duten gainean duten Guaranien Bileran.
Immunitatearen Jokoa galdu dute Jaguareteek eta taldeko kapitainek, Kortak eta Juanitok, uste dute antolatzaileek dutela horren errua, talde bietako parte-hartzaileen kopurua berdintzeagatik. Konponbidea, Kortaren ustez, taldeko neskaren bat kanporatu eta mutilekin gelditzea da, Koatien taldekoak baino sendoagoak baitira; Kortaren burutazioak.
Laster ikusiko dugu zer erabakitzen duten, Guaranien Bilera gainean baitute. Logikoena Eneko eta Leon kanporatzea izango litzateke, taldera sartzen azkenak izan direlako. Egia esan, Juanitok eta Kortak Amaia gertuago dute gainerako neskak baino, eta horrek gipuzkoarra lotsatu dezake. Amaia eta Rebekaren arteko gerra betiko kontua da; orain, baina, Sandra sartuko da borroka horretan, aurkako nagusi moduan.
Korta, taldekideen aurka
Bestalde, saioan klasikoa den egoera bat ere ikusiko dugu: Korta bere taldekide guztiekin haserretuko da arrozaren zukua ez aprobetxatzearren. Kortak nesken, mutilen eta Juanitoren kontra egingo du, eta azken honek aurre egingo dio gainerako taldekideak babesteko.
Koatiak, bitartean, kanpamentu aberatsean izango dira, baina Daviden osasun egoeraz kezkatuta, sabelaldean mina baitu. Hala ere, une larriena geroago etorriko da, lehiakideak etxolara heldu eta, itsasoa asko jaitsi zela konturatu gabe, bainu bat hartzea erabakitzen dutenean. Tentsio handiko uneak izango dira eta saioak beste iraulketa bat izango du.
Gaur izango da ikusgai 'El Conquistador 10' saioko 11. atalaren bigarren zatia, 22:15etik aurrera, ETB2n.