Itxi

Aurrerapena

Final handiaren itxurako duelua Iguazuko ur-jauzietan

Talde biek bat egin aurretiko azken kanporatua nor izango den gaur gauen erabakiko da, final handiaren itxura izango dueluan, Iguazuko ur-jauzi mitikoetan.

Gaur gaueko ‘El Conquistador del Fin del Mundo 10’ saioan erabakiko dute nor izango den talde biek bat egin aurretiko azken kanporatua, arrazoi ugari tarteko, final handiaren itxura izango duen dueluan.

Batetik, Patagonian abentura jarraitzeko trena hartzeko txartel bakarra gelditzen delako; Leonentzat edo Koatiek jarriko dioten aurkariarentzat izango da txartel hori. Bestetik, Iguazuko agurra hango ur-jauzi mitikoetan izango delako, aurreko edizioetako finaletan legez.

Hortaz, dueluan izango diren lehiakide batentzat ere ez da izango da atsegina aurrera egingo duten gainontzeko lehiakideei agur esan behar izatea. Abentura utzi behar duena ate nagusitik joango da, izan ere, bosetti jauzi mitikoan utzi behar izatea, abenturako probarik gogorrenetakoan, alegia, benetako ohorea da.

Ez ezazu galdu ‘El Conquistador del Fin del Mundo 10’ saioa gaur, 22:15etatik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (2)