Kronika
Leonek agur esan dio abenturari Iguazuko final handian
Kapitainek agur esan dute eta abenturako hamahiru lehiakideak Patagoniarako bidean dira jada, talde bakarrean. Leonek, bestetik, agur esan die Bosetti jauziko tirolinatik, Iguazuko ur-jauzian.
Kapitainek emozio handiz agur esanda, abenturako hamahiru lehiakideak Patagoniarako bidean dira dagoeneko, talde bakarrean. Leonek, bestetik, agur esan die lekurik ederrena baina beretzat agertoki okerrena izan denetik: Bosetti jauziko tirolina amaiezinetik, alegia, Iguazuko ur-jauzian.
Jaguareteen jokaldi makurra ez zaio horrenbestekoa iruditu agian, dueluan bere burua ikusi arte eta aurkaria aurrez aurre izan arte. Iñigo zen, zalantzarik gabe, aurkarien artean zuen aukerarik okerrena. Koatien taldeko nesken jokoa (nahita egina edo ez), ezin hobea izan zen; are gehiago, Bosetti jauzia zeharkatzen zuen soka amaiezina ikusi ondoren. Leonek sekulako indarra izan arren, esekita igotzeko duen pisuak balio gehiago du. Tirolinaren azken zatiraino eutsi bazion ere, hortik eta aurrera Iñigok hegan egin zuen eta zailtasun handirik gabe irabazi zuen Patagoniarako azken txartela.
'Conquistador' saioko hamargarren koroa lortzeko bidean
Talderik gabe, kolorerik gabe, kapitainik gabe, denak batera, itxura batean behintzat; lehiakideak pozik doaz 'Conquistador' saioko hamargarren koroa lortzeko bidean. Baina abenturazale ospetsuek urte hauetan guztietan erakutsi digutenez, munduaren azkenetik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta gogorragoa izaten da bizirautea ere.