Kargatzen...
Itxi

22:00etan

'Amor en la tierra' pelikula, gaur, ETB2n

'The Earth Abideth' eleberrian oinarritutako drama, Peter Strauss eta Rachel Ward aktore dituela.

'Amor en la tierra', drama generoko filma, izango da ikusgai gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB2n.

Thomas Linthorne (Peter Strauss) eta Kate (Rachel Ward) haren emazteak lursail bat erosiko dute Amerika mendebaldean, guda zibila amaitu ondoren. Beraien biziko abentura abiatuko dute orduan. Baina, 50 urteren buruan, Thomasen ametsak eta bere familiarentzat nahi duen bizitza perfektua hainbat gorabeheraz josita egongo dira; familiaren babesaz eta emazte sutsuari esker bakarrik egin ahalko du aurrera.

George Dell idazlearen 'The Earth Abideth' eleberrian oinarrituta, eta Daniel Petriek zuzenduta, 'Amor en la tierra' gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n.