15:00etatik aurrera
Euskal Herriko itzuliaren 2.etapa, zuzenean ETB1 eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Ordizia eta Urdaizubiren arteko 155.8 kilometroko ibilidea izango du.
Gaur, Euskal Telebistako kamerek Euskal Herriko itzuliaren bigarren etaparekin bat egingo dute arratsaldeko 15:00etatik aurrera, zuzenean. Lasterketak Ordizia eta Urdaizubiren arteko 155,8 kilometroko ibilbidea izango du, eta Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
ETBk zuzenean bat egingo du Euskal Herriko Itzuliarekin egunero, eta etapa bakoitzaren emanaldia eitb.com-en, eta ETB1 eta ETB HD kateetan izango da ikusgai. Bereizmen handiko emanaldia kable bidez bakarrik eskainiko da, oraingoz Euskaltelen plataforma digitalean soilik, nahiz eta EiTBk beste plataforma batzuei ere egin dien eskaintza.