22:15ean
'Shutter Island' trhillerra, gaur, 'La Noche De...' saioan
A.H.
EiTB
Shutter Island filma eskainiko dute "La Noche De..." saioan. Gainera, Dennis Quaid aktoreak 60 urte bete dituela eta, bere ibilbidearen une garrantzitsuenak aztertuko dituzte.
Shutter Island, Leonardo DiCaprio protagonista eta Martin Scorsese zuzendari dituen thriller psikologikoa eskainiko du gaur gauean "La Noche de..." saioak. Zuzendariak eta aktoreak azkenaldiko bikote artistikorik azpimarragarriena osatzen dute: bost filmetan egin dute lan elkarrekin, El lobo de Wall Street (The Wolf of Wall Street) pelikularekin arrakasta handia izaten ari dira zinema-aretoetan, eta asteartean "La Noche de..." saioak eskainiko duen filmarekin ere hala gertatu zen. Halaber, filma eskaini aurretik pelikularen eta bere protagonisten hainbat bitxikeriren berri emango digu Felix Linaresek.
Bestalde, Dennis Quaid aktoreak 60 urte bete dituela eta, aktorearen bizitzako unerik garrantzitsuenen errepasoa egingo du "La Noche de..." saioak. Besteak beste, bere semeak sendagai-gaindosi baten ondorioz ia hil egin zirela jakingo dugu, baita Mar Saura modelo espainiarraren bikotekidea izan zela eta Meg Ryan aktorearen senar ohia dela ere.
Gainera, Hollywooden euskal ardoaz duten ezjakintasunaren berri emango digu saioak Los vascos conquistan Hollywood atalean.
Bukatzeko, Tu serie favorita atalean beste telesail biren bitxikeriak ezagutuko ditugu: Falcon Crest eta Bonanza.
"La Noche de... Shutter Island", gaur, 23:15ean, ETB2n.