Debatean
David, Ari, eta kapitainen elkartzea, gaur, 'El Conquis 10'en
EiTB
Koatien kapitainak sandiarekin egindako txantxaren ostean, David Seco eta Manu Maritxalar aurrez aurre izango dira eztabaida-saioan. Bestalde, Ari, azken kanporatua, bere taldekideekin bilduko da.
Gaur bueltan izango da "El Conquis 10" debatea, eta izugarrizko saioa izango da, gonbidatu oso bereziekin: batetik, Ari, abenturako azken kanporatua, eta, bestetik, David Seco. Manu Maritxalar barregarri uzteko sandia batekin egin zuen txantxa polemikoaren xehetasun gehiago emango dizkigu.
Arik min hartuta utzi zuen saioa "larru gaineko gautxoen" dueluaren ostean, eta azken saioko kaleratu bakarra izan zen. Sarai azken-aurrekoa izan zen proban, baina Patagonian gelditzeko aukera izan zuen, Purgatorio beldurgarrira joanda. Arik sorpresa handia hartuko du Miramongo platoan: Fredyrekin izateaz gain, lehiaketan berarekin harreman handia izan duen pertsona batekin ere elkartuko da. Nor izango ote da?
David Secoren bisita ez omen da izango hain atsegina. Koatien kapitainaren eta Manu Maritxalarren arteko elkartzea tirabiratsua izango da. Manuri ez zaio batere gustatu Davidek programan izan duen jarrera, ezta ur-jauzietako jokoaren ostean sandia batekin egin zuen txantxa ere. Ea nola bukatzen den gaua. Jose Luis Korta eta Juanito Oiarzabal ere bertan izango dira, Iguazuko etapan aurrez aurre izan dituzten gainerako kapitainekin elkartzeko.
Isa Landa eta Gotzon Mantuliz ere "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hamargarren edizioan irrika handienaz ikusi nahi dugun debatean izango dira. Gainera, beti bezala, irudi berriak, kanporatuen konfidentziak, eta hurrengo atalaren aurrerapen onenak izango dira ikusgai: adi, lehiakide batek ezbeharra izango du immunitate jokoan. Saioak aurrera egin ahala, abenturan jarraitzen duten lagunak gero eta ahulago daude, eta beraien segurtasuna ere kolokan dago.
Ez galdu "El Conquis 10" eztabaida-saioa, gaur gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n.