Aurrerapena
Patagoniak eta nominazioek euren aukeraketa egingo dute
Abenturan aurrera doazenak pozarren egon dira, gogorrena jada igaro delakoan, baina Patagoniak ez du inor epel utziko, eta are gutxiago hango ur hotzek. Gaur ikusiko dugu, 22:15ean, ETB2n.
Patagoniak ondorioak utziko ditu 'El Conquistador del Fin del Mundo' abenturan lehian ari direnengan, izan ere, abenturan aurrera nortzuk egingo duten zehazten hasiko dira hango ur hotzak. Gaurko saioan ikusiko dugu, 22:15etik aurrera, ETB2n.
Uretako pista amerikarrak ez dirudi zailtasun handirik duenik abenturazaleentzat, eta begiratu batean kalterik gutxien eragingo dituenak jaso ditu kexuak; lehakide bakoitzak buruan izan beharko duen erloju mentalak, alegia. Bakarren batek, gainera, Julianen azalpena jaso ondoren, proba txorakeriatzat ere hartuko du, beste behin. Baina, luze jo gabe, esandakoak isildu eta anbulantziaren sirena-hotsak martxan jarri beharko dira.
Akordioen armiarma-sarea
Patagoniako ur hotzak, baina, ez dira abenturazaleen arrisku bakarra izango. Pista gogor horretatik kalterik gabe irtengo direnek akordioen eta nahasteen armiarma-sarean harrapatuta ez gelditzeko ahalegina egin beharko dute. Izan ere, konkistatzaile izateko, fisikoki ondo egoteaz gain, ezinbestekoa da burua bere lekuan izatea eta, batez ere, oso maltzurra izatea.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren hurrengo atalean ikusiko dugu abenturazaleek nola jokatuko duten, gaur, 22:15ean, ETB2n.