00:10ean
Pisu ertaineko Munduko Txapelketa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, euskal boxeolarien borrokaldiak eskainiko ditu saioak.
Gaur gauean, pisu ertaineko Munduko Txapelketa bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Aurrez-aurre, Peter Quillin eta Gabriel Rosado. Quillinek, orainarte egindako 29 borrokaldiak irabazi ditu eta Rosadok munduko titulua eskuratzeko bigarren aukera izango du.
Ondoren, superoilar pisuko munduko txapelketa jokatuko dute Scott Quigg britainiarrak eta Diego Silva argentinarrak. Quiggek ez du behin ere galdu egindako 28 neurketetan eta Silva argentinarrak 29 garaipen, 2 porrot eta 4 berdinketa ditu.
Azkenik, euskal boxeolarien borrokaldiak eskainiko ditu 'Boxoe Izarrak'. Hain zuzen ere, Andoni Gagok eta Alae Karmounek egindakoa eta Asier Molerok Carlos Caicedoren kontra jokatu zuena.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:10etik aurrera ETB1en.