Ostegunean
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia, 'ETB Hoy' saioan
A.A.
EiTB
Olaia Urtiagak egingo dio elkarrizketa, 11:45etik aurrera.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia elkarrizketatuko du Olaia Urtiaga kazetariak ETB2ko 'ETB Hoy' saioan, ostegunean, 11:45ean. Arabako egoera ekonomikoaren eta politikoaren azterketa egingo du, eta bere kudeaketari jeltzaleek eta sozialistek egin dizkioten kritiken inguruan mintzatuko da, besteak beste.