ETB2n
Interpretaziozko mendi-ibiltaritza, 'Entrada Libre'n
A.A.
EiTB
Vanessa Sanchezek Mendi Bazterrak enpresako kideak elkarrizketatuko ditu.
Vanessa Sanchezek Maria Aranburu, Xabier Plazaola eta Aritz Cantero, Mendi Bazterrak enpresako kideak, elkarrizketatuko ditu gaur 'Entrada Libre' saioan. Gonbidatuek mendi-ibiltaritza egiteko modu berri bat aurkeztuko dute: interpretaziozko mendi-ibiltaritza.
Txangozaleei, euren mendi-ibilbidean zehar, ingurumenaren gaineko hainbat informazio eskaintzea da interpretaziozko mendi-ibiltaritzaren helburua. Besteak beste, inguruko geologia, tokiko historia edota bertan bizi diren landare eta animalia espezieak aztertuko dituzte.
'Entrada Libre' astelehenetik ostiralera emititzen da, 11:15etik aurrera, ETB2n.