Itxi

Felix Linaresen eskutik

'Proyecto Lebensborn' filmaren estreinaldia, gaur, 'LND'n

Gainera, Pantera Arrosaren 50. urteurrena eta Penelope Cruzek utzi dituen titular deigarrienak aztertuko ditu saioak.

Gaur gauean, La Noche de… saioak Proyecto Lebensborn filma estreinatuko du. Benetako gertakarietan oinarritutako film zirraragarri hau naziek ume arioak hazteko sortu zituzten lekuez ari da. Toki horietan, emakume hautatuak, ilehoriak eta begi urdinekoak, sartzen zituzten eta SSetako soldaduen bisitak jasotzen zituzten. Soldaduen misioa emakume horiek haurdun uztea zen, arraza hobetzeko helburuarekin. Saioak filmaren xehetasunak eskainiko ditu.

Bestalde, 'La Noche de…' saioak Penelope Cruzen une deserosoak eta hanka-sartzeak errepasatuko ditu Los titulares de Penélope Cruz atalean.

Pantera Arrosaren 50. urteurrena aprobetxatuz, programak erreportaje berezi bat eskainiko dio pertsonaiari Los archivos secretos de LND tartean.

Bukatzeko, 'La Noche de...' zinema-kritikarien hutsegiteez arituko da. Askotan, ikus-entzule arrunten iritzia eta kritikariena ez datoz bat, eta, atal honetan, kritikarien hanka-sartzeak bilduko dituzte.

'La Noche de… Proyecto Lebensborn', gaur, 22:15ean, ETB2n.