Itxi

Gaur

Ainhoa Etxaideri elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Vanessa Sanchezek Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslaria elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan.

Ainhoa Etxaide, LAB sindikatuko idazkaria. Argazkia: EiTB

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' gaurko albistegietan izango da gonbidatu. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderak erantzungo ditu, urteko lehenengo hiruhilabeteko langabezi datuen inguruan eta datorren maiatzak 1erako aurreikusitako mobilizazioez, besteak beste. Horrez gain, Maribi Ugarteburu, Idoia Mendia eta Laura Garrido kolaboratzaileak egun eguneko gaien inguruan arituko dira solasean.

ETB2n, Olaia Urtiagarekin hitzordua izango du Ainhoa Etxaidek 11:45etik aurrera. Ondoren, Silvia Intxaurrondok aurkeztutako saioak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.

Doctor Deseo, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslaria elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Atera berri duen lanaz arituko da: 'Busco en tus labios, lo mejor del deseo'.