Gaur arratsaldean
Romandiako Itzulia eta Tolosako pilota jaialdia, ETBn eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Tolosan hiru partida jokatuko dira: Jaka-Tolosa eta Gorka-Rezusta buruz buruko bigarren mailako aurre-kanporaketak, eta Titin III-Cecilio / Jaunarena-Zubieta partida binaka.
Gaur arratsaldean bi kirol emanaldi zuzenean egingo dituzte Euskal Telebistak eta eitb.com-ek. 16:15etik aurrera, ETBKn, Romandiako Itzuliaren 2. etapa izango da ikusgai, Alfontso Arroio eta Xabier Usabiaga esatarien eskutik. 166 kilometroko etapa jokatuko da Sion eta Montreux artean.
17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da ETB1en, Tolosako Beotibar pilotalekutik. Jaialdiak hiru partida izango ditu: Jaka-Tolosa eta Gorka-Rezusta, Bigarren Mailako Banakako Txapelketako aurrekanporaketak, eta bien tartean jokatuko den Titin III-Cecilio / Jaunarena-Zubieta. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Pilotaren aurretik, 16:00etan, ETB1en, herri kirolen tartean zabalduko dute, apirilaren 26an Aramaion jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label sariko proba eskaintzeko. Koldo Aldalur eta Joxe Etxebeste izango ditugu berriemaile.