Kargatzen...
Itxi

Gaur

Romandiako Itzuliko 3. etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Gauean Rayo-Athletic partidaren laburpena eskainiko da 23:00etan ETB1en.

Romandiako Itzuliko 3. etapa ETB1en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean, zuzenean, 16:15etik aurrera. Lasterketako etapa nagusia dugu hau, Le Bouveret eta Aigle bitartean, lehen mailako lau mendaterekin. Alfontso Arroio eta Xabier Usabiaga arduratuko dira kontakizunaz.

22:00etan, pilotaren orduan, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute, Binakako Txapelketako bi final eskaintzeko: 2009koa, Irujo-Goñi III / Olaizola II-Mendizabal II eta 2006koa, Irujo-Eulate / Olaizola II-Zearra.

Bi emanaldien tartean, Rayo-Athletic partidaren laburpena jarraitu ahal izango dute ikus-entzuleek, 23:00etan. Jorge Cerrato kazetariak egingo du kontakizuna.

Informazio gehiago (1)