Kargatzen...
Itxi

22:15ean

ETB2k 'La familia irreal' komedia eskainiko du gaur gauean

A.A.

EiTB

Dagoll Dagom konpainia katalanaren produkzioa da, eta Espainiako errege familiaren etorkizuna modu umoretsuan lantzen du, sei pertsonaiaren bidez.

ETB2k La familia irreal komedia musikatua emango du gaur gauean, 22:15ean hasita. Dagoll Dagom antzerki konpainiaren eta Minoría Absoluta produkzio etxearen lana da, eta Espainiako errege familiari buruzko satira egiten du sei pertsonaiaren bidez.

Espainiako errege familiari bere pribilegio guztiak kendu dizkiote, eta gaur egungo gizartean txertatzera behartu dute. Beraz, gaur egungo familien egoera berberak jasan beharko dituzte: krisi ekonomikoa, langabezia, hipotekak eta agintarien gehiegikeriak. Horrela hasiko da komedia hau. Ondoren, hainbat abestiren bidez, familia bitxi honen gorabeherak kontatzen joango dira.

Antzezlana Jordi Venturak eta Joan LLuis Bozzok idatzi dute, TV3ko 'Polonia' telesail satirikoko pertsonaiak ardatz hartuta.