16:15ean
'Regreso a Cranford' minisaila, gaur, ETB2n
L.A.
EITB
XIX. mendeko Ingalaterran, Cranford izeneko herri txiki bateko biztanleen bizitzak ditu ardatz Elizabeth Gaskellen eleberrietan oinarritutako BBCren produkzioaren bigarren atal honek.
'Regreso a Cranford' izeneko minisaila eskainiko du gaur ETB2k. Elizabeth Gaskell idazle britainiarraren eleberrietan (Cranford, My Lady Ludlow eta Mr Harrison's confessions) oinarritzen da, eta Simon Curtis eta Steve Hudson zinegileek telebistarako egokitu zuten.
Judi Dench (Ingalaterrako Isabel I.a Shakespeare in Love filmean) du aktore nagusi, eta, besteak beste, Michael Gambon (Harry Potter sagako Albus Dumbledore magoa) eta Imelda Staunton (Umbridge irakaslea, Harry Potter-en) nabarmendu daitezke.
Ordubeteko 5 kapituluk osatzen dute BBCren bi ataleko ekoizpen honek: 'Cranford' eta 'Regreso a Cranford'. Lehen atala 2007an egin zuten, eta hiru kapituluk osatzen dute, eta bigarrena, berriz, 2009an egin zen; lehenengo atalak izandako arrakasta ikusi ondoren. Azken hori eskainiko du ETB2k igandean.
1840. urtean, Ingalaterrako Cranford izeneko herri txiki bateko biztanleen bizitzetan murgiltzen da minisaila. Bigarren atal honetan, ordea, trenbidearen iritsiera izango du ardatz. Trenbideak biztanleen mundua eta bizitzak aztoratuko ditu, eta horien arteko aldeak nabarmenduko dira.
Gaur, 'Regreso a Cranford' minisaila, 16:15ean, ETB2n.