22:15ean
'El caso Slevin', gaur, ETB2n
Zine beltzaren generoan egon daiteke, baina umore ikutua ere badu thriller honek. Luxuzko aktore zerrenda izateaz gain, ezusteko amaiera harrigarria du filmak.
ETB2k Paul McGuigan zinegileak zuzendu, eta Josh Hartnett, Bruce Willis, Lucy Liu, Ben Kingsley eta Morgan Freeman protagonisten artean dituen El caso Slevin filma eskainiko du gaur gauean.
Slevinek (Josh Hartnett) azkenaldian ez du zorte handirik izan: bere etxea hondamen egoeran deklaratu dute, eta neskalaguna beste gizon batekin aurkitu du ohean. Etsita, denboraldi batez Los Angelesera utzi, eta lagun batek New Yorken duen etxera joatea erabakiko du. Hantxe bere amesgaiztoa izango du zain: mafiaren munduan sartuko da.
El Rabino (Ben Kingsley) eta El Jefe (Morgan Freeman), hiriko gangster arriskutsuenak dira. Lehen sozioak ziren, baina orain etsai handiak. 20 urte daramatzate euren etxeetatik atera gabe. Bere semearen hilketagatik mendeku hartu nahi du El Jefek, eta El Rabinoren semea hiltzea erabaki du. Ez da lan erraza izango. Ezin izango du aztarnarik utzi, bestela bi talde ezberdinen arteko gerra odoltsua piztuko zen eta. Bere plana aurrera eraman ahal izateko Goodkat (Bruce Willis) izeneko soldatapeko hiltzailea kontratatuko du: El Jeferi diru asko zor dion jokalaria bilatu, eta Rabinoren semea hiltzea aginduko dio.
Gaur, ez galdu El caso Slevin filma, 22:15ean, ETB2n.