16:15ean
'El amor y la guerra', gaur, ETB2n
Lehen Mundu Gerran (1914-1918), Italiako Frontearen lubakietan, meatzari eta dukesa baten artean piztutako amodio istorioa lantzen du telesaila italiarrak.
El amor y la guerra (L'amore e la guerra) minisaila italiarra eskainiko du gaur ETB2k. Giacomo Campiotti zuzendariaren lan honetan, Martina Stella eta Daniele Liotti aktoreak dira protagonista nagusiak. Ekoizpenak bi kapitulu ditu, bakoitza 100 minutu inguruko iraupenarekin.
Lehen Mundu Gerra (1914-1918) du abiapuntu telesailak, Italiako Frontearen lubakietan, hain zuzen ere. Bertan, elkar ezagutuko duten bi pertsonaren bizitzak betirako aldatuko dira. Gerrara sarjentu gisa joan behar izan duen meatzari xumea da Mario; Albertina, ordea, bere herriari laguntzeko gerrara erizain aritzeko izena eman duen dukesa. Gerrako bortizkeriari eta Albertinarekin ezkondu nahi den Avogardo kapitainari aurre egin beharko die bien artean piztutako amodioak.
Gaur, ez galdu El amor y la guerra amodiozko drama, 16:15ean, ETB2n.