Euskadi Gastronomia Saria
Euskal Gastronomia Akademiak David de Jorge saritu du
A.A.
2013ko Kazetari lanik onenaren saria jaso du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
David de Jorge sukaldariak, eta ETB2n astelehenetik ostiralera 'Teleberri' informatiboaren aurretik (14:25-15:00) ikus daitekeen ‘Robin Food’ programaren aurkezleak, Kazetari lanik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria 2013 jaso du. Aipatutako golardoa Eusko Jaurlaritzak ematen du Euskal Gastronomia Akademiaren proposamenei men eginez. Sari horrekin batera beste honako hauek ere eman dituzte:
- Jatetxe jaberik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Gonzalo Antón San Juan
- Jangela zuzendaririk onenaren "Euskadi" Gastronomia Saria: Igor Arregi Larrañaga, Kaia-Kaipe jatetxea (Getaria)
- Argitarapenik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Fichas Micológicas, Javier Ubillos González
Horiez gain, Akademiak beste bi sari berezi eman ditu:
- "José María Busca Isusi" Saria: Leioako Ostalaritza Eskolar
- "Manuel Llano Gorostiza" Saria: José Antonio Merino Belaustegui
2013ko Euskadi Sarien banatze-ekitaldia Gasteizko Artium Auditorioan izan da, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak gidatuta. Bertan izan dira ere beste instituzio publiko eta pribatu batzuetako ordezkariak, Euskal Gastronomia Akademiako eta kultura arloko pertsonekin batera.