Gaur gauean
Marvin Hagler, garai bateko txapeldun bikaina, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EiTB
Alan Minter, Juan Domingo Roldan eta Thomas Hearnsen aurka egindako borrokak izango dira ikusgai.
Gaur bertan 60 urte betetzen dituela eta, 'Boxeo Izarrak' saioak Marvin Hagler pisu ertaineko txapeldun handia gogoratuko du. Hagler 13 aldiz izan zen munduko tituluaren jabe pisu ertainean eta historiako boxeolaririk onenen artean dago.
Emanaldi honetan, hiru borrokaldi eskainiko ditu Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioak: Alan Minter, Juan Domingo Roldan eta Thomas Hearnsen aurka egindakoak.
Saioaren bigarren zatian, gaur egungo boxeolariak ikusiko ditugu. Alde batetik, Nonito Donaire eta Vic Darchinyanen arteko norgehiagoka eta, bestetik, Nicholas Walters eta Alberto Garzaren artekoa, luma pisuko munduko txapelketa.
'Boxeo Izarrak' gauerdian emango da ETB1en. Ohi denez, Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.