21:00etan
'Eibar Kantuan' jaialdia, gaur, ETB1en
A.H.
EITB
Eibarren garai batean kaleetan abesten ziren Hegoameriketako abestiak gogoratuko ditu musika jaialdiak
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur Euskal Telebistak Eibar Kantuan jaialdiaren emanaldia eskainiko du, gaueko 21:00etatik aurrera. Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Eibarren garai batean kaleetan abesten ziren Hegoameriketako abestiak gogoratu zituen musika jaialdiak, eta Mariatxi Musika Eskola, Mikel Urkola, Saras y Lisol, Voces y Cuerdas, Duo Plaentxi eta Trio Medianoche taldeek parte hartu zuten.
Eskaini ziren abestien artean, Una manera tonta de vivir, Romántico y soñador, Una copa más, Recuerdos de ti, Canción de Mariachi, Plegaria Guadalupana, Soldado de Levita, Mujeres divinas, Como un bolero, eta En mi viejo San Juan, izango dira entzungai, besteak beste.
'Eibar Kantuan' gaur gauean izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en.