Saio berezia
Angel izango da 'El Conquis 11'ko aurreneko lehiakidea
eitb.com
Juanito Oiarzabalek, Manu Maritxalarrek, Jose Luis Kortak eta David Secok Barakaldoko lehiakide beteranoa hautatu dute, hamar lehiakide ohien artean.
Angel izango da 'El Conquistador del Fin del Mundo' abentura saioko hamaikagarren edizioko aurreneko lehiakidea, Jose Luis Kortak, Juanito Oiarzabalek, Manu Maritxalarrek eta David Secok erabakia hartu ondoren. Barakaldoko lehiakide beteranoak Andeka eta Virginia gainditu ditu ‘El Conquis La Repesca’ saio bereziko azken erabakian.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko hamargarren edizioko lau kapitainek datorren urteko edizioko lehenengo lehiakidea hautatu behar izan dute, hamar lehiakide ohien artean. Hamargarren edizioa lesioagatik utzi behar izan duten Jorge eta Fredy, eta aurreko bederatzi edizioetako Goku, Andeka, Angel, Virginia, Vero, Maika, Azucena eta Marijo.
Kapitainek Azucena, Goku, Maika, Vero eta Jorge kanporatu dituzte, buruz burukoan, eta Marijo eta Fredy azken erabakiaren atarian gelditu dira. Angel, Virginia eta Andeka heldu dira azkenera arte, eta Kortak eta Juanitok Barakaldoko beteranoaren aldeko apustua egin dute. David Secok eta Manu Maritxalarrek erabakia errespetatu egin dute, eta Angel izango da 2015eko saioko lehiakidea.