Kirola
Italiako Giroaren goi mendiko etapa, zuzenean ETB1 eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Gainera, Laboral Kutxa eta Bartzelona taldeek jokatuko duten play-off faseko partida eskainiko dute zuzenean.
Ostegun honetan, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Italiako Giroaren 18.etapa. 171 kilometroko goi mendiko etapa gogorra izango da, Bellunon hasi eta Panrottan amaituko dena. ETBK kateak goizeko 12:50ean egingo du lehenengo konexioa lasterketarekin, eta 15:00ean, zuzeneko emanaldia ETB1era pasako da. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute lasterketaren gaineko kontakizuna, eta interneteko erabiltzaileek kirol emanaldi osoa, eitb.com-en bitartez jarraitzeko aukera izango dute.
Bestalde, Euskal Telebistak Laboral Kutxa eta Bartzelona taldeen arteko norgehiagoka eskainiko du zuzenean. Gasteiztarrek konderrian jokatuko dute Endesa Ligako play-off faseko lehenengo partida. ETB1 eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka Xabier de la Fuente eta Joxean Aldalurren kontakizunarekin.