16:15ean
'Quirke' suspensezko minisaila, gaur, ETB2n
Gabriel Byrne Quirke da BBCren ekoizpen honetan. 1950eko hamarkadan Irlandan gorputegi bateko nagusi den forentse batek bat-bateko heriotzaren inguruan egindako ikerketak jarraitzen ditu minisailak.
'Quirke' BBCren (2013) britainiar eta irlandar minisaila eskainiko du gaur ETB2k. Hiru atal ditu minisailak, eta John Banville idazlearen liburuetan oinarrituta daude, atal bakoitza liburu batean: Christine Falls, The Silver Swan eta Elegy For April.
Quirke forentsea Dublingo gorputegi bateko burua da, 1950eko hamarkadan. Alarguna, itxura onekoa eta bakartia. Pazientzia gutxi du jendearekin, eta hildakoen artean egotea du nahiago. Bere lana dela eta, toki oso ezberdinetan egongo da, taberna apaletan zein Dublingo etxe ederretan. Berak ikertuko dituen kasuak misterioz, intrigaz eta tentsio sexualez beteta egongo dira.
Bere gorputegian bukatuko duten pertsona ezberdinen heriotzak ikertuko ditu Quirkek atal bakoitzean. Detektibe bilakatzen den heinean, bere esku geratzen diren kasuak bere bizitzarekin pentsa baino harreman estuagoa dutela konturatuko da. Bere iraganeko pekatuei aurre egin beharko die, bere familiaren historia konplexua azaleratuz.
Gaur, 'Quirke' suspensezko minisaila, 16:15etik aurrera, ETB2n.